Udan Euskarazen izena emateko azken egunak

Guaixe 2018ko eka. 7a, 16:27
Haurrak Dorraoko jolas-parkean. Artxiboa.

Ergoienako Udalak ibarreko 2 eta 12 urte bitarteko haurrendako aisialdi programa prestatu du garilerako bigarren hamabostaldirako (data zehazteke dago). Ergoendar txikiak hainbat jolas, tailer eta jardueratan ariko dira 09:30etik 13:30era (zehazteko). Izena udaletxean eman behar da (948 460 141 telefonoa) eta hauek azken egunak dira. Ibarrean erroldatutako haurren familiek 50 euro  pagatu behar dute, besteek 75.

Ergoienako Udan Euskaraz astegunetan eginen da, eta ibiltaria izanen da. Astelehen eta ostiraletan Lizarragan izanen dira haurrak, astearteetan Dorraon, asteazkenean igerilekuan eta ostegunetan Unanun.