Bake epailearen ordezkoaren kargua betetzeko dago

Guaixe 2018ko abe. 20a, 08:56

Ergoienako Udalak jakinarazi duenez, bake epailearen ordezkoa hutsik dago. Ardura hori hartu nahi duten interesatuek euren eskaera udaletxean aurkeztu dezakete bihartik aurrera, 15 eguneko epean. Interesa dutenek legeak zehazten dituen gaitasun eta bateragarritasun baldintzak bete beharko dituzte.