Udal eta foru hauteskundeak 2019

Udala Askogainen eskura pasa da

Gizona Ergoienako udaletxean sartzen.

Joseba Imaz Berastegik udalaren aginte makila Emeterio Senar Elsori emanen dio.

Ergoiena        
Udal hauteskundeak 2.019 2.015
  Kopurura % Kopurua %
Hauteskunde errolda 377   353  
Parte hartzea 226 % 59,94 266 % 75,35
Abstentzioa 151 % 40,05 87 % 24,64
Boto baliagarriak 224 % 99,11 257 % 96,61
Boto baliogabeak 2 % 0,88 9 % 3,38
Zerrendei emandakoak 212 % 93,80 252 % 94,73
Boto zuriak 12 % 5,3 5 % 1,87
Hautagaitza Botoak Zinegotziak Botoak Zinegotziak
Askogain 126 (% 56,25) 4 113 (% 43,97) 3
Batzarramendi 86 (% 38,39) 3 139 (% 54,09) 4
         
Foru hauteskundeak 2.019 2.015
  Kopurura % Kopurua %
Hauteskunde errolda 327   353  
Parte hartzea 225 % 68,80 267 % 75, 63
Abstentzioa 102 % 31,19 86 % 24,36
Boto baliagarriak 224 % 99,55 263 % 99,61
Boto baliogabeak 1 % 0,44 4 % 1,49
Zerrendei emandakoak 220 % 97,77 258 % 96,62
Boto zuriak 4 % 1,77 5 % 1,87
Hautagaitza Botoak   Botoak  
EH Bildu 94 % 41,96 124 % 47,15
Geroa Bai 90 % 40,18 84 % 31,94
NA+ 18 % 8,04 24 % 8,74
PSN-PSOE 16 % 7,14 10 % 3,80
Ahal dugu 2 % 0,89 16 % 6,08
UpyD     1 % 0,38


Bi hautagaitza independente aurkeztu ziren, atzera ere, Ergoienako Udal hauteskundeetara. Legegintzaldi honetan alkatetza izan duen Batzarramendik alkatetza galdu du eta Askogainen eskura pasa da. Lau urteren bueltan, berriro, Askogain udal agintean izanen da. Emeterio Senar Elso lizerratarra buru zuen hautagaitzak 126 boto jaso zituen (% 56,25), aurreko deialdian baino 13 boto gehiago (% 11,5). Batzarramendirendako ergoendarren 86 boto izan ziren (% 38,39), 53 boto gutxiago (% 38,13). Parte-hartzea % 59,95ekoa izan zen, 15,4 puntu txikiagoa. Boto baliogabeak 2 (7 gutxiago, % 77,77)  eta txuriak 12 izan ziren (7 gehiago, % 140).

Udalaren osaera
Askogain
1. Emeterio Senar Elso
2. Miguel Jesus Navarro Andueza
3. Maite Bakaikoa Navarro
4. Blanca Reyes Senar Solis

Batzarramendi
1. Ibai Alonso Suarez
2. Eneka Lizarraga Unanua
3. Javier Mozo Lizarraga

Parlamentua
Nafarroako Parlamentuko hauteskundeetan boto gehien EH Bilduk jaso ditu Ergoienan, 94 (% 41,96), aurrekoan baino 30 boto gutxiago (% 24,19). Geroa Baik 90 boto eskuratu zituen (% 40,18),  6 gehiago (% 7,14). Navarra Sumarendako 18 ergoendarren botoak izan ziren (% 8,04), 2015ean UPNk, PPk eta UpyDk lortutako 24ak baino 6 gutxiago (% 25). PSNrendako Ergoienako 16 boto izan dira (% 7,14), 6 boto gehiago (% 60). Azkenik, Ahal Duguk 2 boto (% 0,89) jaso zuen ibarrean, 14 gutxiago (% 87,5). Legegintzaldi honetan lauko gobernuari eutsi dioten indarrek Ergoienan 186 boto jaso dituzte, duela lau urte baino 38 boto gutxiago (% 16,96). Parte-hartzea % 68,81koa izan zen, 2015ean baino 6,83 puntu txikiagoa. Boto baliogabe bakarra izan zen eta txuriak  lau.

Europa
EH Bildu izan da Europako Parlamenturako hauteskundeetan ergoendarren babes handiena jaso duen hautagaitza: 118 boto (% 53,15), 2014an koalizioa hartzen zuen Herriek Erabaki hautagaitzak baino 31 boto gehiago (% 35,63). Ergoienako Europako botoetatik 61 boto Geroa Bairendako izan dira (% 27,48). PSNk 19 jaso zituen (% 8,56), 14 gehiago (% 280). Ahal Duguk eta PPk 10na boto jaso zituzten (% 4,5). Moreek 9 boto igo zituzten bitartean (% 900), popularrek bat galdu zuten (% 9,09). Azkenik, Ciudadanosendako boto bat izan da (% 0,45).

Informazio gehiago hemen.