Militarrak Urbasa-Andiako bidean

Guaixe 2021ko api. 28a, 10:35
Militarrak Altsasutik bargarantz joaten. Artxiboa.

Atzo arratsaldean militarrak maniobrak egiten egon ziren. 

Militarren konboi bat Dorrao paretik Lizarragako porturantz joaten ikusi dute gaur, asteazkena, 08:40 aldera. Zortzi bat kamioi, orotariko ibilgailu bat eta gurutze gorria zuen ibilgailu batek osatzen zuten militarren konboia. Joan den astean ere pasa zirela esan dute herritarrek.

Arratsaldean, mendi buelta bat ematera joan zen herritar batek militarrak maniobrak egiten ikusi zituen. Kontatu duenez, eremua ixteko zinta txuri gorriak jarri zituzten eta gorriz markatutako panpinak prest zituzten tiroak botatzeko bezala. Bestetik, militarrak sasien artean manta batzurekin estalita zeuden eta beste batzuek ibilgailu handien teiltatuta igota agurtzen zuten. Antza denez, aurretik ez zuten maniobra hauek egingo zituztela abisurik eman. Kontuan izan behar da, mendian animaliak eta ganadu asko egoten dela, gehien bat udaberrian.