Udalak aurki zirkulazio zerga kobratuko du

Guaixe 2022ko mar. 16a, 11:09
Gizonezkoa Lizarragan barna.

Hilaren hamabostaldian izanen da.

Ergoienako Udalak jakinarazi duenez, ordainketa helbideratuta dutenei, aurtengo zirkulazio zergaren erreziboak martxoaren bigarren hamabostaldian bidaliko dizkie. Zerga erreziboak helbideratu gabe dutenek jakinarazpena jasoko dute eta hilabete izanen dute borondatezko ordainketa egiteko. Epe hori pasata, ordaindu ez dutenei zergaren kopurua %5 igoko die udalak. Eta, ordaintzen ez bada, azken pausoa izanen da ordaingabeen berri derrigorrezko diru bilketa agentziari jakinaraztea.