Udan Euskarazerako begirale bila Ergoienan

Guaixe 2022ko mai. 26a, 09:34
Lizerratarrak, haur eta heldu, kontzeju etxe parean. ARTXIBOA

Garagarrilaren 10era arte aurkeztu daitezke eskabideak.

Ergoienako Udalak Lizarraga, Dorrao eta Unanuko umeei zuzendutako aisialdi eskaintza eginen du udan. Eskaintza hori garilaren 18tik agorrilaren 7ra izanen da. Hura egiteko Ergoienako Udalak aisialdirako begiraleak kontratu nahi ditu. Interesa dutenek hiru baldintza bete behar dituzte: 18 urte baino gehiago izatea, aisialdiko begirale titulua edo hezkuntzarekin zerikusia duen titulua izatea eta euskalduna izatea. Lan eskaintzan interesa dutenek beraien curriculumak garagarrilaren 10a baino lehen aurkeztu beharko dute info@ergoiena.com e-posta helbidean. Ergoienako Udalak hautagaiek aurkeztutako titulazioaren baremazioa egin eta horren arabera eginen ditu kontratazioak.