Udalak zerbitzu anitzetako langilea kontratatuko du

Guaixe 2022ko aza. 21a, 11:37

Ergoienako udaletxea. ARTXIBOA

Merezimendu lehiaketaren bidez eginen du, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Deialdia 2024an eginen du udalak. 

Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko legediari jarraituz, Ergoienako Udalak zerbitzu anitzetako enplegatua kontratatu nahi du. Horretarako, merezimendu lehiaketa deitu du. Udalak jakinarazi duenez, lanpostua eskuratzen duen pertsona lan kontratudun langile finkoa izanen da, E mailakoa. Bere lanaldia %100ekoa izanen da. Deialdian interesa dutenek euskarazko B2 maila dutela ziurtatu beharko dute. Deialdian arte hartu nahi dutenek eskabidea eta deialdiari dagozkion gainerako agiriak udalaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dute.