Bake epaile titularraren kargua hutsik

Guaixe 2022ko abenduaren 23a

Ergoienako udaletxea. ARTXIBOA

Ilbeltzaren 9ra arte aurkez daitezke eskaerak.

Ergoienako alkate Emeterio Senar Elsok jakinarazi duenez, udaleko bake epaile titularraren kargua hutsik dago. Bake epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan ezarritakoari jarraituz, Ergoienako Udalak bake epaile postua betetzeko deialdia egin du. Interesa izanik gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen dituztenek eskaerak Ergoienako udaletxean aurkez ditzakete ilbeltzaren 9 baino lehen.