Udala aisialdi begirale baten bila dabil

Guaixe 2023ko eka. 20a, 11:10

Familia bat Unanun. ARTXIBOA

Interesa duenak curriculuma info@ergoiena.com e-posta helbidera bidal dezake.

Ergoienak Udala ibarreko haurrei zuzendutako aisialdi eskaintza prest du. Udan Euskaraz programaren bidez haur ergoendarrak elkar ezagutu eta aisialdia jardueren bidez euskaraz hizketatzeko bidea eman nahi die. Matrikula ikusita, udalak lau begirale kontratatu nahi ditu Ergoienako Udalak. Hiru baditu, azkena falta zaio. Lan eskaintzan interesa duenak bere curriculuma
info@ergoiena.com posta elektronikoko helbidera bidali behar du. 

Udalak jakinarazi duenez, bere lanaldia garilaren 17tik agorrilaren 11ra izanen da. Lan eskaintzan interesa duenak honako baldintzak bete behar ditu: 18 urte beteta izatea, aisialdiko begirale titulua edota hezkuntzarekin zerikusia duen titulua izatea eta euskalduna izatea. Udaletik gaztigatu dutenez curriculumak barematuko dira emandako dokumentazioaren arabera.