San Donato eguna, agorrilaren 7a, asteguna zenez, Beriain mendi gaineko ermitan erromeria egin zen agorrilaren 12an, igandearekin. Jendea goiz mugitu zen Beriain gainean 11:30erako egoteko. Orduan hasi zen meza. Ondoren, Uharte Arakilgo Udalak txistorra, gazta eta ardoa eskaini zizkien ermitaren inguruan zirenei. Ubertear eta unenuarrez aparte sakandarrak eta Ollo ibarreko jendea ere elkartu zen ospakizunean.