Ergoienako Udalak legegintzaldi honetarako udalkideendako ordainsariak eta bilkura sariak zehaztu ditu. Mª Soledad Mozo Galarza alkateak dedikazio partziala izanen du eta 8.262,00 euro jasoko ditu guztira. Kopuru horri legeak agindutako atxikipenak aplikatuko zaizkie, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga eta Gizarte Segurantzako langile kuota kontuan izanik. Era berean, Udalak bere gain hartuko du enpresa kuota ordaintzea.
Gainerako zinegotziek dietak hartuko dituzte udaleko kide gisa hainbat organoen bileretan izateagatik agertzeagatik, betiere egun diren baldintza beteta. Hala, osoko bilkuretara joateagatik 65 euro jasoko dituzte. Udalbatzako kideek kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dute karguan ari direla izandako gastuen ordain, betiere gastu horiek behar bezala baimendu badira eta agirien bidez justifikatzen badira. Baldintzak eta zenbatekoak, berriz, Nafarroako Administrazio Publikoetako langileentzat urtero ordainsarien alorrean ezartzen direnak izanen dira.