Unanuk Ergoienako Egunaren bosgarren edizioa hartu zuen. Ergoendarren arteko harremanak sustatu eta sendotzeko sortutako egunean kirol lehiak eta herri bazkaria izan ziren. Azken horretan 115 ergoendar elkartu ziren. Txarangaren doinura makina bat dantza egin zituzten.