Ergoienako alkatearen ordainsariak eta dedikazioa zehaztuta

Guaixe 2023ko aza. 20a, 11:12
Ergoienako Udala, erdian alkatea. ARTXIBOA

Lanaldi partziala izanen du alkateak udalean.

Ergoiengo Udalak erabaki zuen M.ª Soledad Mozo Galarza alkateari dedikazio partzialeko araubidea onestea. 2023 eta 2027 arteko legealdian alkateak dedikazio partziala izanen du eta, horregatik, 8.262,00 euroko soldata gordina izanen du. Kopuru hori urtero eguneratuko da Kontsumoko Prezioen Indizearen arabera. Zenbateko horri legezko atxikipenak aplikatuko zaizkio, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari eta Gizarte Segurantzako langile kuotari dagozkienak, hain zuzen; Udalak bere gain hartuko du enpresa kuotaren ordainketa.