Udalak web orria berritu du

Guaixe 2024ko otsailaren 12a

Ergoienako Udalaren web orria mugikorrean eta ordenagailuan.

Guztiz itxuraldatu da ergoiena.com ataria.

Ergoienako Udalak web orri berria otsailarekin batera mustu du. Animsa enpresa publikoaren plataforma erabili du Ergoienako Udalak Interneteko bere presentzia eguneratzeko. Udalak egoitza elektronikoa ezartzeko erabakia hartu zuen irailean. Ergoendarrei zerbitzu publikoak gerturatu eta albisteak zabaltzeko modua emateaz aparte, bisitariek ibarraren eta herrien berri jasotzeko modua ere bada ergoiena.com web orria.