Ergoienako Udalak jakinarazi du hiri eta landa kontribuzio ordainagiriak garilean kobratuko dituela. Udal ordainketak kontu korronte batean helbideratuta dutenei zenbatekoa han kargatuko die. Ordainketan helbideratuta ez dutenek jakinarazpena jaso eta ordutik hilabete izanen dute borondatez zerga pagatzeko. Epe hori pasata, ordaindu ez dutenek %5 gehiago ordaindu beharko dute. Azkenik, ordaintzen ez dutenen kasuan, derrigorrezko diru bilketa agentziara bidaliko da jakinarazpena.