Aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Ergoienako Udalak zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza huts bat merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia egin zuen. Prozedura despedituta, kalifikazio epaimahaiaren ebazpena bere egin du udalak eta Amaia Lizarraga Munarriz izendatu du zerbitzuko langile. E mailako lanpostua da eta lan-kontratudunen araubide juridikokoa.