Udalak bost ikastaro antolatu ditu heldu den ikasturterako

Guaixe 2026ko ekainaren 16a

Ergoienako Egunean jendea. ARTXIBOA

Izen ematea zabalik dago. 

Ergoienako Udalak heldu den ikasturteko ikastaro eskaintzaren berri eman du. Udalaren eskaintza yoga (bi maila), hipropesiboak, hipofit eta dantza tradizionalak. Ergoienan erroldatuta daudenak hilaren 24ra arte eman dezakete izena. Udalerrian erroldatuta ez daudenak garagarrilaren 25etik 30era izena emateko aukera izanen dute. Ikastaro batean baino gehiagotan parte hartu nahi dutenak, ikastaro adina matrikula egin beharko dituzte. Izen ematea udaletxean, 948 460 141 telefono zenbakira hots eginez edo ergoiena.com webgunearen bidez egin daiteke. Taldeak sortzerakoan ibarrean erroldatutako pertsonek izanen dute lehentasuna.  

Eskaintza

Yoga 1
Astelehen eta asteazkenetan, 16:30etik 18:00era. Gehienez diozena bat plaza daude. Ikastaroa lastailean hasi eta maiatzean bukatuko da. 

Yoga 2
Astelehen eta asteazkenetan, 18:15etik 19:45era. Sei plaza daude bi egunetan, sei pertsonek bi egunetatik bat aukera dezakete. Lastailetik maiatzera izanen da ikastaroa. 

Hipopresiboak 
Ikastaroa ostiraletan 17:00etatik 17:30era izanen da. Dozena bat plaza daude. Saioak lastailean hasi eta apirilean despedituko dira. 

Hipofit
Ostiraletan 17:45etik 19:15era. Hamabi plaza daude. Lastailetik apirilera izanen da. 

Dantza tradizionalak
Martxotik garagarrilera izanen da. Izen ematearen arabera antolatuko da aurrerago. 

Prezioak

Aurreneko lau ikastaroek matrikula bera dute. Erroldatutakoek 100 euro ordaindu beharko dituzte. 60 urtetik gorakoek eta 25 urtetik beherakoek, berriz, 80. Erroldatuta ez daudenek 130 euro ordaindu beharko dituzte. Dantza ikastaroko matrikula, berriz, hileko 15 eurokoa da Ergoienan erroldatuendako eta 30 udalerrian erroldatuta ez daudenendako.