Nafarroa plaza erroztarren bilgune bihurtuko da atzera ere. Gaur, 21:30 aldera, han elkartu eta sutan urdaia, txistorra eta bestelakoak prestatuko dituzte afari-merienda egiteko. Jatekoak, aldi batez utzi, eta su gainean salto egitera joanen dira, berriro tripa betetzera bueltatzeko. Hala ibiliko dira bat baino gehiago.