Altunak kontzeju-buru izaten segituko du

Errozko ikuspegia Urritzolarako bidetik.

Sergio Altuna Garrok Errozko Kontzejuko presidente izaten segituko du legegintzaldi honetan. 56 erroldatuetatik 40k eman zuten botoa hauteskundeetan. Altunak 28 boto eskuratu zituen. Berarekin kontzejua osatuko duten Begoña Omatos Soriak 22 boto, Jose Javier Ruiz de Erentxun del Castillok 21, Francisco Javier Ortega Villak 18 eta Irineo Ignacio Toledano Paternaiek 10.