Tasioaren kunbia

Guaixe 2021ko mai. 25a, 10:34

Patxi Bisquert Errotzen bizi den aktorea Guarimba taldearen Tasio abestiaren bideokliparen protagonista da. 

Tasio Guarimba taldearen bigarren diskoaren lehenengo singlea da. Kunbia "organikoa eta psikodelikoa" da eta Montxo Armendarizen Tasio filmari omenaldia egin nahi izan dio taldeak. Patxi Bisquet izan zen Tasio, eta 37 urte beranduago Tasioaren paperean sartu da berriz Guarimbaren omenaldian kunbia dantzatuz.