Erroztarrek Nafarroa plazan ospatuko dute udako solstizioa ostegunean. 21:00ak aldera elkartuko dira eta sua piztu ondoren, garrak apaltzen direnean inkerrak afaria prestatzeko erabiliko dute. Haien berotasunarekin urdaia, txistorra eta beste prestatuko dute. Eta afari ederraren ondoren, su gainean saltatzeko aukera izanen da. Baita gehiago jateko ere.