Foru ogasunak Errozko etxe bat salduko du

Guaixe 2023ko aza. 3a, 11:18

Errozko ikuspegia. ARTXIBOA

Dagoeneko enkantea eginen dela iragarri du.

Nafarroako Foru Ogasunak Errozko kale Nagusiko 12. zenbakian dagoen etxea, Iñigorena, enkante bidez salduko du. Salgai dagoen etxeak biltegi bezala erabiltzen den 92 metro karratuko soto bat, behe solairua eta altuera bat du. Azken horretan 203 metro karratuko etxebizitza dago. 

Eraikinaren tasazioa 102.232,83 eurokoa da, eta enkanteko balioa 102.119,13 eurokoa. Etxe horretan interesa duenak bere eskaintza azaroaren 11ko 18:00ak arte egin dezake. Foru Ogasunak ez du gutxieneko eskaintzarik zehaztu. Enkanteari buruzko informazioa nahi duenak labur.eus/USzao web orrian eskura dezake.