Ostatua Barrukien Bidean parte hartzen ari da

Guaixe 2025eko martxoaren 13a

Errozko ostatua, atea zabalik. ARTXIBOA

Beste 34 tabernek osatzen dute ibilbidea. 

Martxoaren 6tik 23ra bitartean egiten da. Iruñeko eta Nafarroako hamabi herritako ostalaritza establezimenduetan barrukiak dastatzeko aukera izanen da. Haien artean dago Errozko ostatua. Leongo eran egindako barruki kazola eskaintzen du Errozko ostatuak ostiraletik igandera, eguerditik itxi arte. Ondutako 2021eko ardo batez lagunduta zerbitzatzen du. 

Barrukien Bidearekin antolatzaileek nabarmendu egin nahi dute taberna horiek sukaldaritza tradizionalari eusteko duten grina. Kontsumitzaileei sukaldaritza mota hori hurbilduko diete martxoan. Hasieran aprobetxamendu hutsa izan zitekeen arren, milaka jarraitzaileren plazer bihurtu da gaur egun. Parte hartzen ari diren tabernetan, besteak beste, tripakiak, muturrak, belarriak, masailak edo arkume oinak dasta daitezke. Guztiak ere, Nafarroako Jatorri Izendapeneko ardo on batez lagunduta. Taberna bakoitzean egindako dastaketa bakoitzeko txartel bat jasoko da. Txartelak aukera ematen du parte hartzen duten establezimenduetako edozeinetan kontsumizio eta Nafarroako ardoa eskuratzeko. 

Barrukien Bidea ANAPEHk antolatu du, Reyno Gourmet, Nafarroako Ostalaritza Kooperatiba, Nafarroako Rural Kutxa, Nafarroako ardoak Jatorrizko Izendapena, CPAEN, Iruñeko Udala eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin.