Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kaleratzearekin batera ELAko kideek salatu nahi zuten "enpresaren ibilbidea eta lan harremanetan dagoen normalizazio falta". Jon Begiristainek adierazi zuenez enpresa zuzendaritzak "ez du langileen ordezkaria onartu nahi eta edozein gairen gainean aritzea ezinezko egiten du, etengabe izkin egiten diolako". Bestalde, sindikatuak salatu zuen zuzendaritza ez dela enpresa paktua betetzen ari, "eskualdeko langileak kontratatu beharrean kanpokoak hartzen ari delako".Enpresako zuzendaritza ez zen sindikatuarekin ados agertu. Industrias Carsal enpresako gerenteak azaldu zuenez "kaleratutako langileak errelebo kontratua zuen eta bajan zegoen, lanera bueltatzeko datarik gabe. Beste langile batek ordezkatu du". Gerenteak esan zuen langileekin harremanak "guztiz normalak" direla, "langileen ordezkariarekin izan ezik. Iraindu egin ninduen eta esandakoak zuzendu beharko ditu". Carsalko kudeatzaileak enpresa paktuari buruz sindikatuak azaldu zuenari erantzunez esan zuen: "eskualdean ez dago langile gaiturik".