Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Banakako dominarik gabe geratu ondoren, binakakoaren bila jarraitzen dute Santi Pesquera boccialariak eta haren entrenatzaile Gorka Santesteban etxarrendarrak Beijing-go Paralinpiar Jokoetan.Yolanda Martín eta Jose Manuel Rodriguez alboan zituela, hasiera ona eman zion boccialari iruindarrak binakako lehen partidari: 9-1 hartu zuten mendean Kanadako bikoa. Etxekoen aurka ordea ezin izan zieten emaitza onei eutsi: 1-5 amaitu zen txinatarren aurkako lehia. Lehen kanporaketa despeditzeko, Koreako taldearen aurka lehiatuko da gaur. Final-erditara pasatzeko garaipena behar dute Santi Pesquerak eta bere lagunek.