Gutxienez zilarrezko domina

Guaixe 2008ko irailaren 12a

Santi Pesquera eta Gorka Santestebanek azken urtetan egindako lanak badu fruitua: Atzo, Bocciako BC3 mailako binakako final erditan, Portugal 4-6 mendean hartu eta gero, finalerako txartela lortu zuen.35 urteko kirolariak gaur izanen du final handia, Yolanda Martin donostiarra eta Jose Manuel Rodriguez Cadiztarrarekin batera. Laugarren Jokoak ditu hauek Iruñako boccialariak. Urtetan Patxi Urresatarazuren alboan izan ondoren, Etxarrengo Gorka Santesteban du orain entrenatzaile lanetan. Ea orain arte lortutako 3 dominei 4. bat gehitzen dien.