Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarrengo Jose Javier Zabaleta pilotariak 17 urte dauzka eta Irurtzungo pilota eskolan aritzen da entrenatzen. Atzelaria da, gazte mailan lehiatzen da, eta aurreko asteburuan, irailaren 20an eta 21ean, marka guztiak hautsi zituen, 19 orduko epean gazte mailako hiru txapelketa irabazi baitzituen: Lodosako Virgen de las Angustias Torneoa, Leitzako Torneoa eta Amezketako Josean Tolosa Torneoa.Lodosako torneoko finala irailaren 20an jokatu zen, larunbat gauean. Zabaletak aurreko koadroetan Jaunarena leitzarrarekin osatu zuen bikoa, bere taldekide eta ohiko bikoa izaten den Ansotegi etxarriarraren eta Bergera arruazuarraren kontra. Hasieran 13-0 aurreratu ziren Ansotegi eta Bergera, baina partidari buelta ematea lortu zuten, jokoa atzera eramanez eta Bergera lehertuz. "Jaunarenari esker irabazi genuen, bera Nafarroako gazte mailako aurrelari onena baita" dio Zabaletak Nafarroako egunkari bati egindako adierazpenetan. 22-16 irabazi zuten.Igande goizean Leitzako txapelketako finalak zeuden jokoan. Atzera ere Zabaletak Jaunarenarekin osatu zuen bikoa, eta arerioak aski ezagunak: Ansotegi eta Albisu. Bere taldekidearen kontra atzera ere garaipena lortu zuen Zabaletak: 22-5 hartu zituzten menpean. Ez zen Albisuren eguna izan eta Jaunarena bikain aritu zen. "Nik soilik agoantatu egin nuen" dio Zabaletak. Eta korrika batean bazkaldu eta gero arratsaldean hirugarren finala zuen jokoan Etxarrengoak. Kasu honetan Amezketan, Josean Tolosa Torneoan, Arzelusen kontrako buruz burukoa. 18-6 irabazi zuen sakandarrak.Hortaz, asteburu borobila izan zuen Zabaletak: hirutik hiru. DBHko 3. maila ikasi eta gero elektrizitate modulu bat ikasten du Iruñean, baina pilotari profesionala izan nahiko luke Zabaletak. Horretarako argi du lan asko egin beharko duela eta afizionatuetan bizpahiru urte aritu beharko dela, fisikoki gorputza egiteko.Pilota partidakSoriak Aspek antolatutako jaialdia hartuko du gaur. Partida nagusian, Titinekin osatu du bikoa Aitor Zubieta etxarriarrak, Olazabalen eta Barriolaren kontra.