Kamioilaria istripuan zaurituta

Guaixe 2010eko ekainaren 30a

Astelehenean, 18:10 aldera, Sakanako Autobian (A-10), Etxarren parean, kamioi batek istripua izan zuen bidetik ateratzean. Zauri arinak zituen arren Nafarroako Ospitalera eraman zuten Hueskako 49 urteko kamioi gidariak. Guardia Civilak zabaldu duenez, Iruñerantz zihoan gidariak, antza, zorabioa izan zuen eta kamioiaren kontrola galdu zuen, bidetik atereaz. Bestalde, Nafarroako Gobernuak jakinarazi du gaurkoan Sakanako Autobian (A-10) inausketa lanak eginen direla. Horregatik Etxarren eta Hiriberri artean, Arabarako norabidean, ezkerreko karrila itxita egonen da. Lanak 8:00etatik 19:00etara eginen dituzte. Nafarroako Gobernuak tarte horretan tentuz gidatzea eskatu du.