Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bihar 18:00etan despedituko dute Ramon Jauregi Arribillaga. 58 urteko gizona herenegun auto istripuan hil zen, Leitzan, Leitzarango Autobian (A-15). Anoetarra sortzez, Sakanarako bidean zen eta, antza, gidatzen zuen autoaren kontrola galdu zuen, autobiako erdibitzaileko hesiak jo eta bertan hil zen. Hildakoa Arakilen oso ezaguna zen, emaztea eta lau semeekin Etxarrengo Iratzar jatetxea kudeatzen zuelako. Haren alarguna, Gema Ezkurra Eskitxabel, azken hiru legegintzaldietan Arakilgo Udaleko zinegotzi izan da.Aurten errepide ezbeharretan hil den lehen sakandarra da arakildarra.