Etxarrenek Lekunberriren lekukoa hartuko du

Guaixe 2011ko urriaren 25a

Gaur jokatuko dira Guillermo Mazoren oroimenezko bigarren kanporaketak, Etxarrenen. Arakil eta Lekunberriko Jaian Jai pilotalekuen artean banatuko dira aurtengo kanporaketen norgehiagokak. Final laurdenak azaroaren 15ean eta 16an izango dira, finalerdiak Lekunberrin azaroaren 24an eta final nagusia pilotaren eta Nafarroaren santu egunean, abenduaren 3an izango da Iruñeko Labrit pilotalekuan.Gaurko hitzordua, beraz, arratsaldeko 18:00etatik aurrera Etxarrengo Arakil pilotalekuan:Duro / SantestebanRebole / LezaunTrantxe / AlberroYoldi / Goñi