Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Jose Jabier Zabaletak erradioaren haustura distala du. Pronostiko okerrena igande gauean bertan baieztatu zen. Etxarrengo pilotaria igandeko lehen partidua jokatzen ari zela lesionatu zen. Zabaletak ezkerkada baten ondoren irrist egin eta erortzean eskuin eskua lurraren kontra jarri zuen, eskumuturra hautsiz. Gauez haustura baieztatu zen eta gaur erabakiko da zenbatekoa izango den Aspeko atzelariak hartu beharreko baja. Hala ere, badirudi 3 hilabete inguru egon beharko dela geldi erabat osatu ahal izateko.Merino Zabaletaren partezMigel Merino errioxarrak Zabaletaren partez jokatuko du bihar Ezkurdiaren debutean. Gauzak horrela, pilotari arbizuarrak, Iñigo Paskualekin batera Idoate eta Merinoren kontra jokatu beharko du.