Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hondarribiko festetan sekulako pilota partida jokatu zen atzo: Jose Javier Zabaleta etxarrendarrak Xalarekin osatu zuen bikotea, Irujoren eta Barriolaren kontra aritzeko. Irujo eta Barriola aurreratu ziren markagailuan, 3-9, Irujo izan baitzen partidako jaun eta jabe. Baina bigarren zatian Zabaleta agintzen hasi zen, sekulako eskuinkadak joz, eta arerioen gainetik pasa zen. Horrela, Xalak eta Zabaletak erremontatu zuten eta partida irabazi zuten, 22-17, Zabaletaren lan ikusarriari esker.