Zabaleta gaur San Mateotan

Guaixe 2014ko irailaren 22a

Gorka Estebanekin bikotea osatuta, Jokin Altuna eta Beñat Rezusta izango dituzte aurkari gaur, 20:15ean, Adarragan

Abian da udako denboraldiko azkeneko pilota feria inportantea, Logroñoko San Mateoetakoa. Torneoaren barruan antolatutako Binakako Domus Rei Desafioan gaur lehian sartuko da Jose Javier Zabaleta. Etxarrengoak Gorka Estebanekin osatuko du bikoa, Jokin Altunaren eta Beñat Rezustaren kontra jokatzeko. Irabazleak larunbateko finalerako sailkatuko dira. Beste finalerdian, Rico IV.ak eta Beginok Artola-Aretxabaleta izanen dituzte aurkari.