Kontzejuak baso aprobetxamendua saldu nahi du

Guaixe 2015eko otsailaren 3a

Etxarrengo Kontzejuak Elordi dermioko zuhaitzekin osatutako lote bat saldu nahi du. Baso aprobetxamendua 4.011 larizio pinuk osatzen dute, 913 metro kubiko zur eta 626,4 metro egur egiten dutenak. Kontzejuak haiengatik 22.645,47 euro eskatzen ditu. Interesa dutenek euren proposamenak otsailaren 12ra arte aurkez dezakete Arakilgo udaletxean.