Istripu arina autobian

Guaixe 2016ko mar. 10a, 07:55

Sakanako Autobian (A10) Irurtzuneko noranzkoan zihoan auto bat bidetik atera eta istripua izan du gaur gauean. Etxarren parean izan da ezbeharra. Gidaria hainbat kolperekin arin zauritua Nafarroako ospitale gunera eraman dute Altsasuko suhiltzaileek. Ezbeharraren zergatiak Guardia Civilak ikertu ditu.

Sakana ekialdean errepidea zuritua dago eta tentuz gidatzeko aholkua eman dute Nafarroako Gobernutik. Aldi berean,  jakinarazi dute une honetan A15, Leitzarango Autobia, kamioiendako itxita dago. Baita Aralarreko santutegirako errepidea ere.

Argazkia, martxoaren 6koa: Enrique P. Eulate; @meteoenrique