Zabaleta eta Altuna III.a gaur lanera

Guaixe 2016ko uzt. 11a, 12:51

Zaila dute Zabaletak eta Altuna III.ak, baina finalerako sailkatzeko borrokatuko dute.

Sanferminetako Binakako finalera sailkatzeko 22 eta 14 edo alde gutxiagorekin irabazi beharko diete gaur Irribarriari eta Barriolari.

Sanferminetako Binakako beste multzoan gaur jakingo da nor sailkatuko den finalerako, Irribarria-Barriola eta Altuna III.a-Zabaletaren kontrako partida jokatu eta gero. Txapelketako lehen partida irabazi zutenez, finalean egoteko Irribarriari eta Barriolari nahikoa zaie 15 tango egitea; aldiz, zailagoa dute Altuna III.ak eta Jose Javier Zabaletak, Benegoetxea VI.a eta Beroizen kontra 22 eta 17 galdu baitzuten: 22 eta 14 edo alde gutxiagorekin irabazi beharko diete Irribarriari eta Barriolari. Gaur jokatuko da partida, 22:15ean hasiko den jaialdiaren barruan.