Zabaletak eta Altunak irabazi zuten baina ez zuten finalerako sailkatzea lortu

Guaixe 2016ko uzt. 12a, 09:17

15 tanto gainditu zituztenez, Barriola eta Irribarria sailkatu dira Sanferminetako Binakako finalerako

Atzo Sanferminetako Binakako Torneoaren barruan finalerako sailkatzea zuten jokoan Altuna III.a-Zabaletak eta Irribarria-Barriolak. Txapelketako lehen partida irabazi zutenez, finalean egoteko Irribarriari eta Barriolari nahikoa zitzaien 15 tango egitea; aldiz, zailagoa zuten Altuna III.ak eta Jose Javier Zabaletak, Bengoetxea VI.a eta Beroizen kontra 22 eta 17 galdu baitzuten: 22 eta 14 edo alde gutxiagorekin irabazi beharko zieten Irribarriari eta Barriolari.

Atzoko partida ikusgarria irabazi zuten Altuna III.ak eta Zabaletak, 19 eta 22, baina 15 tantoko aldea gainditu zutenez Irribarriak eta Barriolak lortu zuten finala jokatzeko txartela. Pena Jose Javier Zabaleta etxarrendarrarendako. Aipatzekoa da bi bikoteak maila bikainean aritu zirela eta Irribarria eta Barriola Zabaleta estutzen saiatu zirela, baina erasoei bikain erantzun zien Etxarrengo atzelariak.