Zabaletaren hirugarrena

Guaixe 2016ko ira. 2a, 10:42

Gasteizko eta Bilboko Torneoak irabazi ondoren, atzo Donostiako Hiria Torneoa irabazi duen, Altuna III.arekin. Olaizola II.ari eta Beroizi 20 eta 22 irabazi zieten. Gaur Lekeitioko Torneoari ekingo dio, Irribarriarekin

Ez dago zalantzarik. Zabaleta da, egun, udako torneoetako erregea. Gasteizko eta Bilboko Torneoei atzo Altuna III.arekin batera Donostian lortutakoa gehitu behar zaio, Donostia Hiria Torneoa.

Altuna III.ak eta Zabaletak primerako lana egin zuten eta partida estu eta ikusgarrian 20 eta 22 hartu zituzten menpean Aimar Olaizola eta Mikel Beroiz. Bi bikoak parez  pare aritu ziren partida bukaeraraino, eta atzeko koadroetan bikain aritu zen Zabaletaz ongi babestuta, Altuna III.a erabakigarria izan zen azken tantoetan. Horrela, beste garaipen garrantzitsu bat lortu du Zabaletak, udako torneoetako hirugarren txapela.

Asteburuan Lekeitiokoa
Donostiako torneoa bukatu bezain pronto, gaur bertan abiatuko da Lekeitioko Sanantolinetako Torneoa. Ia atsedenik hartu gabe, Zabaletak eta Irribarriak bikote ikusgarria osatuko dute, uneko bikotea. Ostiralean, Urrutikoetxea eta Larunbe izanen dituzte aurkari torneoko lehen finalerdian (ETB1, ntb). Bigarren finalerdia larunbatean jokatuko da eta Olaizola II.a eta Albisu Altuna III.aren eta Rezustaren kontra ariko da. Finala astelehenean jokatuko da (ETB1, ntb).