Martirena NFWn

Guaixe 2016ko aza. 2a, 18:07
Ilazki Martiarena modelo batekin Navarra Fashion Week-en aurreko edizio batean.

Nafarroako Moda Astearen barruan, lastailaren 22an, Trending Chef ekitaldia izan zen. Han modak, gastronomiak eta ile-apainketak eskua eman zioten elkarri. Izan ere, diseinatzaileen jantzietan oinarrituta sukaldariek eta ile-apaintzaileek euren sormen lana egin behar izan zuten. Etxarrengo Ilazki Martirena Baserri-berri jatetxeko Iñaki Andradas sukaldariarekin eta Luzia Zabala ile-apaintzailearekin parte hartu zuen ekitaldian. Martirenaren jantzi hori elektriko batek bonbila itxurako platera sortzea ekarri zuen eta horrela Andradasek #TrendingChef 2016 saria eskuratu zuen.

Etxarrendarra La Morea merkataritza gunearen diseinatzaile berriendako lehiaketaren laugarren edizioan saritua izan da aurten. Sariketa martxoan izan zen, 16 diseinatzaileren parte hartzearekin. Haietako bederatzi aukeratu zituzten eta euren lanak merkataritza gunean ikusgai izan ziren, bezeroek gogokoenaren alde botoa eman zezaten. Ilazki Martirena bigarren gelditu zen. 2014an irabazi egin zuen.