Haur eta guraso etxarrendarrak 11:00etan elkartuko dira gaur. Elkarrekin herrian barna kalejira eginen dute, baina ez parranda giroan, lanean baizik. Izan ere, iluntzean erreko diren materialak jasoko dituzte eguerdi partean. Jasotako guztia Aranburu frontoiaren inguruan utziko dute. Hara 19:30 aldera joanen dira berriro. Lau neska etxarrendarrek osatzen dute Txoripanas taldeak bere ikuskizuna eskainiko du. Festetan ohi dutenez, hiruzpalau kantari koreografiak jarriko dizkiete eta jendaurrean eskaini. Estreinako aldia dute San Joanetan ariko direna. Haien ondoren, 20:00etan, gaitariekin kalejiran ibiliko dira etxarrendarrak. Segizioa frontoi inguruan bukatuko du, atzera ere. Baina oraingoan txistor-jana izanen dute zain. Sabeleko zuloa berdindu ondoren, su gainean saltoka aritzeko garaia helduko zaie. Etxarrenen udako sosltsizioko suak egin gabe luze egon ondoren, berreskuratu zirenetik laugarren urtea da aurtengoa.