Jose Javier Zabaleta pilotariak Asperekin zuen kontratua berritu egin du, 2022 urteraino. Bi aldeek interes handia zuten eta Aspek bere web orrian azaldu duenez, “interes horri esker, berehala iritsi da akordioa”.
“Oso pozik nago. Aspen jarraitzeko gogoz nengoen. Kontratu berri honekin nire errendimendua hobetzen saiatuko naiz” adierazi zuen Zabaletak kontratua sinatu eta gero. “Helburua jokoan erregulartasuna lortzea da eta orain, udan, tituluren bat lortzea. Urtean barna txapelketa garrantzitsuetan egotea nahiko luke, eta ahalik eta urrutienera heltzea” gaineratu zuen.