Etxarrendarrek elkarrekin eta bisitariekin partekatzeko ospakizunez betetako festak dituzte aurretik. Egitarauan hutsik egiten ez duten dantzaldien artean Puro Relajoren mexikar doinuak nabarmentzen dira. Etxarrendarrek herri kiroletan, saskibaloiko hiruko jaurtiketetan edo ping pongean duten abilezia neurtzeko aukera izanen dute. Txoripanas neska gazteen musika ikuskizuna ere ez da faltako.
Egitaraua
Garilak 27, ostirala
19:00etan Txupinazoa eta festak hasten dira!
19:15ean 2017-2018an jaiotakoei festetako ttattarra ematea.
19:30ean Herri Jokoen VI. Mundu Txapelketa.
19:30etik 21:30era Dantzaldia Luzianorekin.
22:00etan Herri-afaria.
00:00etatik 04:30era Dantzaldia Luzianorekin.
Garilak 28, larunbata
11:30ean Hamaiketakoa.
12:00etan Haurrendako Tramankuluren jolasak.
18:00etan Txokolate-jana.
18:30ean Txoripanas musika ikuskizuna.
19:00etan Lorena Arangoaren kale antzerkia.
20:00etan Hiruko saskiratzeen txapelketa.
20:00etatik 21:30era Dantzaldia Luzianorekin.
21:30ean Bingoa.
22:00etan Zezensuzkoa.
22:30ean Herri-afaria.
00:00etan Dantzaldia Luzianorekin.
Garilak 29, igandea
11:00etan Meza.
11:45ean Hamaiketakoa, gaitariek alaituta.
12:30ean Herritarren arteko herri kirolak.
16:00etatik 19:30era Haurrendako jolas parkea.
18:00etan Elkarpilotaren pilota jaialdia.
Ongai-Beraza / Armendariz-Eulate.
20:00etan Puro Relajoren mexikar doinuen kontzertua.
21:30ean Bingoa eta zozketak.
Garilak 30, astelehena
11:30ean Hamaiketakoa.
12:30ean Ping-pong txapelketa.
14:30ean Herri-bazkaria.
16:30ean Haurrendako jolasak.
16:30ean Mus eta briska txapelketa.
00:00etan Hau pena nik!