Etxarrengo festak zukutzeko azken eguna da gaurkoa. Ostiral arratsaldean hasi ziren. Haien hasiera iragartzen zuen etxajua lehertu ondoren, joan den urtean eta aurten jaiotako umeei harrera egin eta festetako zapia jarri zieten. Herrian bizi diren June Zabaletaz eta Izaga Rubioz aparte, guraso etxarrendarrak dituzten Julen Legarrak, Oier Baleztenak, Elak eta Josek jaso zuten zapia. Asteburu animatua izan dute dantzaldi eta bazkari-afariekin. Gaur borobilduko dute ospakizuna.
Egitaraua
Garilak 30, astelehena
11:30ean Hamaiketakoa.
12:30ean Ping-pong txapelketa.
14:30ean Herri-bazkaria.
16:30ean Haurrendako jolasak.
16:30ean Mus eta briska txapelketa.
00:00etan Hau pena nik!
Argazkiak: Jon Zabaleta.
Antzerkiaren argazkia: Izaskun Bengoetxea.