Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, herrialdeko zazpi industrialdeetan industria sustatzeko zazpi jarduera ditu esku artean. Horietako bi Sakanan daude. Aurretik jakina da Etxarrenen heldu den hilabetean industrialdea eraikitzeko lanak hasiko direla. 115.000 metro karratuko azalera izanen du Nasuvinsa enpresa publikoak eraikiko duen industrialdea eta han Harivenasa enpresa kokatuko da. Lantegi horretaz aparte, industrialdeak gobernuarena izanen den 3.500 metro karratuko pabiloi bat eraikiko da, gerora alokatu eginen duena.