Etxarrengo Kontzejuko aginte makila Migel Angel Irurtia Sariori pasa dio Jon Zabaleta Ulaiarrek. 119 etxarrendarrek osatu zuten hauteskunde errolda eta haietatik 69k eman zuten botoa; bat baliogabea izan zen eta zortzi txuriak. Irurtiak 30 boto jaso zituen, baina berak baino boto gehiago lortu zituztenak ardura hartu ez zutenez bera da presidente berria. Kontzejuan kide izanen ditu Roberto Etxeberria Irurtia (47 boto), Asier Santesteban Garzia (37), Pablo Legarra Buldain (36) eta Igantzi Jauregi Ezkurra (20).