Lan istripu larria industrialde berrian

Guaixe 2021ko api. 20a, 09:19
Zauritutako langilea garabiaren laguntzaz erreskatatu zuten. Argazkia: @bomberos_na

Harivenasaren lantegi berria egiteko lanetan ari zen langilea 7 metroko erorikoa izan zuen. Suhiltzaileek 25 metroko alturatik ebakuatu zuten.

Harivenasa enpresa Etxarrengo industrialde berrian eraikitzen ari den lantegian lan istripua izan zen atzo 13:10ean. Teilatuan eraikuntza lanetan ari zen 26 urteko Alegiako langilea eta teiladurako zeharrargi batetik 7 metroko erorikoa izan zuen. Erorikoaren ondorioz gazteak ondorioz hainbat kolpe hartu zituen eta larri zaurituta zegoen. Eraikitzen ari diren egituran gelditu zen zaurituta, 25 metroko altueran. Suhiltzaileak, enpresaren garabi bat erabiliz, handik atera zuten, aurretik egitura egonkortu ondoren. Zauritua Nafarroako Ospitale Gunera medikua zuen helikoptero batean eraman zuten. 

Erreskate lanetan Altsasuko parkeko suhiltzaileak eta suhiltzaileen Erreskate Teknikoko Taldea aritu ziren. Gainera, Irurtzungo osasun etxeko mediku eta erizaina ere artatu zuten, Iruñera eraman aurretik. Istripuaren ikerketaren ardura Foruzaingoaren esku dago.