Pilota

Zabaletak eta Dariok asko dute jokoan

Guaixe 2022ko mai. 3a, 11:20

Buruz Buruko ligaxkako bigarren jardunaldia itxiko duen partidan urrezko puntua dago jokoan gaur Legazpin, A multzoko taldekideei ere eragingo diena

Buruz Buruko A multzoan, Joseba Ezkurdiak bi puntu ditu, Altunak bat eta Zabaletak eta Dariok ez dute punturik. Hortaz, gaur Legazpin 17:30ean Zabaletak eta Dariok jokatuko duten partidan asko dago jokoan. 

Zabaletak irabaziz gero, Dario aukerarik gabe geratuko litzateke, Ezkurdiak lehen postua ziurtatuko luke eta Zabaletak eta Altunak bigarren postua lukete jokoan ligaxkako hirugarren eta azken jardunaldian. Eta Dariok irabaziz gero, Zabaleta aukerarik gabe geratuko litzateke eta Dariok aurrera egingo luke, baina horretarako Ezkurdiari irabazi beharko lioke azken jardunaldian.