Suteen kontrako prebentzio neurri gisa, udako solstizioa ospatzeko egitarauan aldaketak izan dira. Bihar Etxarrenen piztekoa zen sua ez da piztuko, ezta barbakoa ere. Hala ere, hitzorduak indarrean segitzen du eta udaren sarrera ospatzeko etxarrendarrek Aranburu frontoi ingurura etxean egindako tortillak, posteak eta bestelako jatekoak eramanen dituzte. Guztiek elkarrekin iluntze ederra pasako dute.