Pilota

Nafarroako Jubenilen Lau eta Erdiko Txapelketa gaur abiatuko da Etxarrenen

Guaixe 2022ko aza. 1a, 10:00

Joan zen urteko txapelketako finalistak, Adrian Azpiroz tartean.

Guillermo Mazo Memorialeko jardunaldia izanen da azaroaren 1ean, Arakilgo herrian. 

Azaroaren 1ean, asteartea, hasiko da Nafarroako Jubenilen Lau eta Erdiko Txapelketa, Guillermo Mazo Memoriala, Etxarrenen. Guztira hamaika klubetako 32 pilotarik hartuko dute parte txapelketan. Asteartean lau partida jokatuko dira Etxarrengo frontoian. Azaroaren 2an, asteazkenean, bigarren saioa jokatuko da Lekunberriko frontoian. 

Nafarroako Jubenilen Lau eta Erdiko Txapelketa

Azaroak 1, asteartea, 18:00etan
Etxarrengo frontoia

  • Armendariz (Huarte) – Astrain (Ultzama)
  • Armendariz (San Francisco Javier) – Sainz (San Miguel)
  • Garcia de Albeniz (San Miguel) – Ciriza (Huarte)
  • Urmeneta (Zugarralde) – Barberena (Ultzama)

Azaroak 2, asteazkena, 18:00etan
Lekunberriko frontoian

  • Elizegi (Umore Ona) – Astiz (Larraun)
  • Gastesi (Aranpilota) – Gaskue (Ultzama)
  • Urrestarazu (Zugarralde) – Galartza (Larraun)
  • Markina (Irurtzun) – Navarro (Larraun)