Pilota

Zabaleta, min hartuta

Guaixe 2022ko aza. 7a, 11:40

Igandean Bizkaia pilotalekuan jokatzen ari zen partida utzi behar izan zuen

Igandean Altunak eta Elordik jokatutako Lau eta Erdiko finalerdia zabaltzen zuen partidan, Jose Jabier Zabaletak eta Iker Irribarriak Dario eta Beñat Rezusta izan zituzten aurkari Bizkaia pilotalekuan. Zabaleta eta Irribarria 5 eta 12 galtzen ari zirela Zabaleta aldageletara sartu zen, ezker hankako Akilesen tendoian mina zuelako. Partidak aurrera jarraitu zuen, baina Zabaleta eta Irribarria 6 eta 17 galtzen ari zirenean bertan behera geratu zen, Zabaleta ez zegoelako jokatzen jarraitzeko moduan. 

Etxarrengoa triste azaldu zen kamaren aurrean, eta oinazeak dituela eta, egunotan mediku probak egingo dizkiotela azaldu zuen. Binakako Txapelketa hasteko hiru asteren faltan, ez da berri ona, baina ikusi behar behar bezala osatzen ote den.